ISBN:
978-84-8438-164-8
458 orri
Argitarapen data:
2008/7/30
|
Autorea: Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, Jazinto Iturbe
Geure hizkuntzaren erabilerari dagokionez, berandu samar iritsi gara
euskaldunok irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetara Ñgure inguruko hizkuntza
ofizialetako hiztunak baino beranduago, behintzatÑ, eta ondorioz, pauso hori ematen
hasi garenean, inguruko hizkuntzetan gaindituta eta ebatzita zeuzkaten arazo praktiko
batzuekin egin dugu topo. Horregatik, ez da harritzekoa euskararen erabilerari
dagokionez zientzia eta teknikaren arloan atzeratu samar ibiltzea, eta gehienetan gure
inguruko hizkuntzek aspaldi urratutako bideetan barrena guk geuk gaur egun hasieratik
bertatik abiatu behar izatea.
Hasieratik bertatik, garbi utzi nahi genuke geure helburua: liburua idaztean helburu
pedagogiko-praktikoak izan ditugu, alegia, ikuspuntu pedagogikoari eman diogu
lehentasuna, ikerkuntza eta berrikuntzari eman ordez. Bestela esanda, zientzia eta
teknika euskaraz egunero lantzen ari diren ikasle, irakasle eta ikertzaileak izan ditugu
gogoan, eta horien lana euskaraz egokiro egiteko lagungarriak eskaintzeko asmoz,
horientzako lan-tresna erabilgarria eta praktikoa prestatu nahi izan dugu.
Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena) PDF formatuan:
|
|