Autorea: Josu Barambones eta Beatriz Zabalondo
Ikus-entzunezko itzulpenaren alorrean, bibliografia urria aurkituko du
irakurleak euskaraz. Nahiz eta ia hogeita bost urtez itzultzaile-egokitzaile andana batek Euskal Telebistarako produkzio handia osatu duen, euskarazko itzulpengintzaren barruan gutxien ikertu den esparrua da. Liburu honekin lehen hondar alea ekarri nahi izan dugu euskarazko jakintzaren plazara.
Ikus-entzunezko itzulpenaren mundura lehenbiziko aldiz hurbiltzen diren unibertsitateko ikasleentzat baitezpadako kontsulta-liburua izango da, zalantzak
argituko dizkien tresna erabilgarria. Itzultzaile-egokitzaile profesionalek ere eskura izango dituzte euren eguneroko jardunbidearen zer-nolakoei dagozkien hainbat alderdi teoriko.
|