Autorea: Teresa Agirreazaldegi Berriozabal
Beste hainbat jardueratan bezala, kazetaritzan ere aurreko informazioaren
kudeaketan eraginkortasuna lortzeko sortu zen dokumentazioa. Dokumentazioa berez
XX. Mendean zabaldu eta garatu zen, baina lehendabiziko aztarnak egunkarien
hastapenetan daude, hau da, plazaratutako zenbakiak eta bildumak gordetzen, ebakinak
biltzen eta artikuluen indizeak osatzen hasi zirenean. Ordutik, dokumentazioaren
betebeharra komunikabideetako lan informatiboaren alde egitea izan da, eta bere
garapena kazetaritzaren historiari lotuta dago; horrenbestez, elkarren arteko eragina
eztabaidaezina da.
Testuinguru horretan, argia da liburu honen helburua: dokumentazioaren
diziplina komunikazio-arloko ikasleengana hurbiltzea.
|